Ostatu hartzeko irtenbideak
Ostatu hartzeko irtenbideak
Etxebizitza egonkorra, intimitate-, babes- eta segurtasun-espazio bat eskaintzen dugu. Ostatu-irtenbideek laguntza, autonomia eta eskakizun handiagoko edo txikiagoko arreta-zerbitzuak eskaintzen dituzte.
Etxebizitza egonkorra, intimitate-, babes- eta segurtasun-espazio bat eskaintzen dugu. Ostatu-irtenbideek laguntza, autonomia eta eskakizun handiagoko edo txikiagoko arreta-zerbitzuak eskaintzen dituzte.
Indar
Ostatu-espazioa da, arreta malgua, hurbiltasunekoa, segurua, arriskuak eta kalteak murrizten dituena, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden emakumeei laguntzea ahalbidetzen duena, eta ostatu-espazio segururik ez izatera bultzatzen dituzten arazo estruktural edota pertsonalei irtenbidea ematen diena. Horretarako, zazpi logela dituen etxebizitza bat dugu. Zazpi plaza ditu.
Baliabide hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailarekin hitzartuta dago.
Casa Hogar
Ostatu-espazio bat da, arreta malgukoa, hurbiltasunekoa, segurua, arriskuak eta kalteak murrizten dituena, eta Bizkaian indarkeria matxistaren ondorioz babesik gabe dauden emakumeei laguntzeko aukera ematen duena.
Bi ostatu-espazio ditu: bat 3 logelako etxebizitza da, eta bestea lau logelakoa. Zazpi plaza ditu.
Programa hau BFAko Emakume eta Berdintasun Sailarekin hitzartuta dago.
Babesa
Babesa-Amparo bazterkeria-egoeran dauden emakumeak gizarteratzeko pisu bat da, erdi-tutoretzapekoa, emakume horiei gizarteratzeko prozesuan behar dituzten beharrezko laguntzak emateko. Pisuak 6 lagunentzako lekua du: lau emakume eta bi adingabe.
Proiektu honek Víctor Tapia-Dolores Sainz Fundazioaren, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren, Susana Monsma Fundazioaren eta Gondra Barandiaran Fundazioaren dirulaguntza du.
Autonomia-etxebizitzak
Ingurune segurua eta babesgarria eskaintzen duten ostatu-guneak dira, kalteberatasun-egoerei aurre egin dieten emakumeentzat.
Baliabide horiek erantzuna ematen diete beste egoitza-baliabide edo bizitoki batera sartzeko zailtasun bereziak dituzten emakumeei, eta beharrezkoa da Askabideko langileen laguntza, modu autonomoan bizi ahal izateko jarraipena egiteko.Ingurune segurua eta babesgarria eskaintzen duten ostatu-guneak dira, kalteberatasun-egoerei aurre egin dieten emakumeentzat.
Egoiliarrek alokairu bat ordaintzen dute logela bakoitzeko, eta gastuak ordaintzen dituzte elikadurari, garbiketari eta abarri dagokienez.
“Las Cortes” etxebizitza. Lau plaza ditu.
Baliabide honek Antonio Menchaca de la Bodega Fundazioaren eta Jayroa Fundazioaren dirulaguntza du.
“La Cantera” etxebizitza
“Arangoiti” etxebizitza. Bi emakume-plaza ditu, eta bakoitzak bere haurrak izan ditzake.
Eguzkiloreren laguntza dugu.








