Prestakuntza-katalogoa:

Prestakuntza-katalogoa:

Gure helburu orokorra, prostituzioaren testuinguruko pertsonei, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima izan daitezkeenei eta bazterkeria-egoeran dauden emakumeei arreta eta laguntza ematen diharduten hainbat diziplinatako ikasle eta eragileentzako prestakuntza-, sentsibilizazio- eta topaketa-guneak eskaintzea da.

Oinarriak:

Bizkaian prostituzioan aritzen diren pertsonen kolektiboa talde heterogeneoa da, gehienbat emakumez osatua, bereziki kaltebera eta estigmatizatua diskriminazio-egoera historiko eta egunerokoengatik; egiturazko zein zuzeneko indarkeria desberdinen esperientziak ere jasan dituzte.

Gure konpromisoak hainbat jarduera-ildo ditu:

  • – Prostituzioan aritzen diren emakumeen errealitateaz eta beharrez gizartea sentsibilizatzea.
  • – Bizi dituzten indarkeria-egoerak ikusarazten laguntzea.
  • – Emakumeei informazioa, laguntza eta sentsibilizazioa ematea, nahi duten neurrian, beren babes-eskubide eta -estrategiei buruz, autoezagutzatik eta antolaketa-oinarri den taldetik abiatuta.
  • – Emakumeen arteko espazioak eta topaketak erraztea, arriskuak detektatzeko eta prebentzio-neurriak diseinatzeko.
  • – Prostituzio-zerbitzuak eskatzen dituzten bezeroekin lan egitea, haien portaerek emakumeen osasunean duten garrantziaz kontzientziatzeko eta indarkeria prebenitzeko neurri gisa.
  • – Erakunde eta kolektibo profesionalekin sarean lan egitea, emakumeek beren prozesu pertsonal, sozial edota judizialean babes egokia eta laguntza integrala izan dezaten.

Bestalde, Askabidek urteak daramatza sexu-esplotaziorako salerosketa-testuinguruetan egon daitezkeen emakumeei arreta emateko programa espezifiko bat garatzen. Horregatik, funtsezkoa iruditzen zaigu bai ikasleak, bai profesionalak, bai herritarrak sentsibilizatzea eta informatzea, emakumeei antzematean eta laguntzean izandako esperientziei eta arazoei buruz, prostituzioarekin duten harreman konplexuari buruz eta salerosketaren kontzeptuak eta ezaugarriak bereizi eta argitzeko beharrari buruz.

Helburu orokorrak

  • Prostituzioaren eta sexu-esplotaziorako salerosketaren testuinguruak ikusaraztea, ezagutzea eta bereiztea.
  • Testuinguru horietan emakumeek jasaten duten zuzeneko eta egiturazko indarkeria ikusaraztea eta horren kausak eta ondorioak aztertzea.
  • Emakumeen esperientzietatik abiatuta, prebentzio- eta arreta-lan bat diseinatzea eta txertatzea, emakumeen eta haiekin harremana duten kolektibo profesionalen artean konfiantzazko espazioak sustatuz.
  • Diziplina profesionalen artean, indarkeriei, besteak beste, migrazio-prozesuei, prostituzioari, sexu-esplotaziorako salerosketari eta gizarte-bazterkeriari buruzko aldizkako prestakuntza hobetzea eta sustatzea.
  • Intersekzionalitatearen ikuspegia eta ikuspegi feminista sartzea esku-hartze profesionalean, emakumeen askotariko egoerak eta premiak ulertzeko eta kontuan hartzeko modu gisa.
  • Testuinguru horietan pertsonei arreta ematen diharduten kolektibo profesionalen arteko koordinazioa eta sareko lana hobetzea eta erraztea.

Prestakuntza-katalogoa

Prostituzioaren fenomenoa

Prostituzioan diharduten pertsonekin esku hartzeko lan-esperientziak

Sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketa I

Sexu-esplotaziorako salerosketa II

Hartzaileak:

– Erakunde publiko eta pribatuak.
– Ikastetxeak, unibertsitateak, prestakuntza-zentroak.
– Elkarteak, kolektiboak.
– Hirugarren sektoreko erakundeak.
– Inplikatutako gizarte-eragileak (sanitarioa, poliziala, psikologikoa, judiziala, hezitzailea)

Beste batzuk

– Prestakuntza egin behar den lekuetara joaten gara.
– Gizarte-etxeetan eta abarretan prestakuntzak antolatzeko gaitasuna dugu.
– Edukiak taldearen beharretara eta eremura egokitzen ditugu.

Sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketaren biktimen arretarako programa:

Askabidek sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketaren errealitateari buruz duen ezagutza, prostituzioaren inguruko emakumeekin urteetan zehar izandako lanean bildutako esperientziaren barruan dago.

Askabidek sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimei laguntza integrala emateko zerbitzua du. Zerbitzu horrek emakumeentzako egoitza-baliabide bat du, bai eta arreta anbulatorioa ere, biktimen aldetik sortzen diren eskaera guztiei erantzuteko.

Egoitza-baliabidearen kokapena ezin dugu eman, segurtasun-arrazoiengatik. Anbulatorio-erregimenean ematen ditugun zerbitzuen artean honako hauek daude: laguntza psikologikoa, aholkularitza juridikoa, gizarte-laguntza, biktimei laguntzea, administrazio-izapideak, polizia-kidegoekin koordinatzea, eta salerosketaren biktimekin esku hartzeko berariazko agenteei zuzendutako prestakuntza-programa bat.

Hitzaldiak

  • Prostituzioaren fenomenoa Bizkaian.
  • Prostituzioaren inguruko jarrera filosofikoak.
  • Sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa.
  • Baztertutako emakumea.
  • Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko sarrera.
  • Droga-mendetasunak eta bazterkeria. Sarrera eta oinarrizko kontzeptuak.
  • Osasun mentala eta gizarte-bazterketa. Sarrera eta oinarrizko kontzeptuak.
  • Emakumea eta patologia duala.
  • Indarkerien prebentzioa prostituzioan jardutean.
  • Prostituzioan aritzen diren emakumeak gizarteratzeko prozesuak.
  • Prostituzioaren testuinguruko emakumeen eremu psikologikoan esku hartzea.
  • Askabideren programak eta ildo estrategikoak.

Formakuntza

Prostituzioaren fenomenoa

1. saioa
Definizio eta esparru teoriko posibleak.
Arau-esparrua.

2. saioa
Kolektiboaren deskribapena. Datuak, profila eta egungo egoera.
Emakumeen problematikak eta esperientziak.

3. saioa
Lekuen tipologia eta ezaugarriak eta ariketa egiteko baldintzak.
Prostituzio-zerbitzuak eskatzen dituen bezeroaren profila.

4. saioa
Askabidetik garatzen ditugun programak.
Boluntariotza eta elkarte-sarea


Prostituzioan diharduten pertsonekin esku hartzeko lan-esperientziak

1. saioa
Landa-lanaren bidez prostituzioaren fenomenora hurbiltzea.

2. saioa
Bazterkeria-egoeran dagoen emakumea. Intersekzionalitatea eta zaurgarritasuna.

3. saioa
Arlo psikologikoa eta adikzioak.

4. saioa
Indarkerien prebentzioa eta emakumeen autodefentsa.

5. saioa
Jardunbide egokiak, zailtasunak eta hobetzeko beharrak.
Kasu praktikoen mintegia formatu presentzialean. Hiru kasu praktiko (prostituzioan aritzean izaten diren indarkeriak, kontsumoak, bazterkeria…)


Sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketa I

1. saioa
Sexu-esplotaziorako salerosketara hurbiltzea.
Kontzeptuak argitzea. Harremana eta mugak prostituzioarekin.
Lege-esparrua, esparru nazionala eta nazioartekoa.

2. saioa
Biktima posibleak hautematea eta identifikatzea, arriskua baloratzeko zailtasunak, koordinazioa eta bideratzea.
Adierazleen balorazioa.

3. saioa
Askabideren arreta-programa: Egoitza-laguntza eta laguntza anbulatorioa.

4. saioa
VTFES kasu praktikoak.


Sexu-esplotaziorako salerosketa II

1. saioa
Sexu-esplotaziorako salerosketaren fenomenorako sarrera: oinarrizko kontzeptuak eta arau-esparrua.
Datuak, profilak eta ibilbideak.
Kasu praktikoak.

2. saioa
Sexu-esplotaziorako gizakien salerosketaren biktimak detektatzeko eta identifikatzeko prozedura
Salerosketaren fenomenoa testuinguruan jartzea eta sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima posibleak detektatzeko tresnak.
Elkarrizketa.
Deribazio- eta koordinazio-protokoloak.
Kasu praktikoak

3. saioa
Esku-hartze espezializatuko metodologiak.
Baliabideen eta erakunde espezializatuen sarea.
Biktimentzako laguntza-materiala.
Kasu praktikoak

Kanpoko akreditazioak:

LHan lehentasunezkotzat jotako jarduerak
Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Aniztasunerako Zuzendaritza Nagusia
Bizkaiko Foru Aldundia

Emakume eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzailea

Interes sozialeko erakundea aitortua

ONURA PUBLIKOKO

Elkarte gisa deklaratutako erakundea

Kanpoko akreditazioak:

LHan lehentasunezkotzat jotako jarduerak
Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Aniztasunerako Zuzendaritza Nagusia – Bizkaiko Foru Aldundia

Emakume eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzailea

Interes sozialeko erakundea aitortua

ONURA PUBLIKOKO
Elkarte gisa deklaratutako erakundea

web financiada por la Unión Europea-Next Generation EU

diseño web ladocena.com

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.

Analytics

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.